Greba egingo da gaur, berriro ere, hezkuntza publikoan izan diren murrizketen kontra.
Lehengo asteartean bezala, bat egin dute herriko ikastetxeek. Haurreskolan, Langilen, eta Ereñotzuko Txirritan, erabateko greba egingo da. Urumean, eta Elizatxon, berriz, aurreikusi dute, hurrenez hurren, irakasleen %70ak eta %52ak jarraituko duela deialdia, eta Lanbide Heziketan eta Institutuan ere izango du eragina, nahiz eta datu zehatzik ez daukaten, oraindik.
Kontzentrazioak eta manifestazioa
Greba deialdiarekin batera, BHIko irakasle talde batek eta Hernaniko Hezkuntza Plataformak bi kontzentrazio deitu ditu; 07:50etaik 08:30etara, Institutuko sarreretan eta semaforoan, eta 09:00etan, Plazan.
Era berean, Donostiara ibilaldia egingo dute segidan, 12:00etan Bulebarren hasiko den manifestazioarekin bat egiteko. Aldarrikatu dute, «ezinbestekoa» dela «eskola komunitate osoaren elkarlana, irakaskuntza publikoa modu duinean mantentzeko ahaleginean, ikasleen hezkuntza eskubideak, irakaskuntza publikoko irakasleon lan baldintzak eta hezkuntzaren kalitatea erabat kaltetzen dituzten murrizketak alde batera uzteko exijitzeko».
Probari, planto
Bestalde, ostegunean planto egin zuten Langile ikastetxeko gurasoek, Heziberriko proba pilotuaren kontra.