Greba eta mobilizazioak bihar, hezkuntzako murrizketen kontra

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 22a, 02:00

Beste greba deialdi bat egin dute biharko, hezkuntza pu­bli­koan, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek; eta espero da, jarrai­pen zabala izatea, herriko es­kola gehienetan: Elizatxon, Lan­gilen, Txirritan, Urumean, Institutuan, Lanbide Hezike­tan eta Haurreskolan.
Eta greba bakarrik ez, mobi­lizazioak ere deitu dituzte he­rrian, BHIko irakasle talde batek eta Hernaniko Hezkun­tza Plataformak. Kontzen­tra­zioa egingo dute 07:50etatik 08:30etara, Institutuko sarreran aurrena, eta semaforoan gero; 09:00etan, berriz, Plazan egingo dute kontzentrazioa; eta ondoren, 09:30etan, Donos­tiara bidean abiatuko dira, Bule­barreko manifestazioan parte hartzeko, 12:00etan.
Azaldu dute, «eskola komunitate osoaren elkarlana ezinbestekoa» dela, irakaskuntza publikoa modu duinean mantentzeko. Eta horregatik, grebarekin bat egin eta mobilizazioetan parte hartzera gonbidatu dituzte denak.

«Ez dugu LOMCE ez Heziberririk behar»
Hezkuntza Plataformak, bestalde, babesa erakutsi nahi izan die Langileko 6garren mailako ikasleen gurasoei, Heziberriko probei planto egiteagatik: «Lan­gilek badauka ebaluazio me­to­dologia bat, bertakoa, jarraia, dinamikoa eta integrala, ikaslearen ikasketa prozesua lagun­tzeko eta hobetzeko asmo garbiarekin. Inposatu nahi dizkiguten proba hauek, berriz, oso helburu desberdinak dituzte, LOMCE legea ezartzea. Horre­gatik, bat egiten dugu gurasoen erabakiarekin, ebaluazio probak ez direlako onargarriak, ez du­gulako LOMCE ez Hezibe­rri­rik behar. Urteak daramazkigu gure hezkuntza propioa eraikitzen, eta horretan lanean jarraituko dugu», adierazi du Hezkuntza Plataformak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!