Haundia egin zuen atzo, Amaia Irazustabarrena hernaniarrak. Maider Mendizabal anoetarrarekin batera, Espainiko txapeldun izan zen, maila absolutuan, 30 metroko frontoiko modalitatean.
Ostiraletik igandera jokatu zen txapelketa, Palentzian; eta ligaxkan bi partidu irabazi eta beste bi galdu ondoren, Oberena taldeko nafarren kontra nagusitu ziren finalean, bi jokutan: 15-4 eta 15-5.
Ibaimendi dendari eskerrak eman dizkio hernaniarrak.
Tilos 7 Pasan, 12 partidu
Hernanin bertan, berriz, azken txanpan sartzear da Tilos 7 Pasa txapelketa; gaurtik ostegunera, 12 partidu jokatuko dira.
Maiatzak 22
18:30 Barrutia-Pavon/Iurramendi-Iurramendi
19:15 Manterola-Arandia/Galdos-Juarez
20:00 Magi-Txema/Zelaia-Bidegain
Maiatzak 23
18:30 Iparragirre-Marin/Goia-Zurutuza
19:15 Legarreta-Legarreta/Ruiz-Arluziaga
20:00 Loran-Loran/Imaz-Elizalde
Maiatzak 24
18:30 Del Horno-Unda/Xenki-Andutz
19:15 Aroztegi-Aroztegi/Aizpuru-Txepe
20:00 Idoia-Alaitz/Garzia-Bengoetxea
Maiatzak 25
18:30 Ramos-Zubimendi/Arana-Berebide
19:15 Elejalde-Navarro/Juanena-Matxain
20:00 Salaberria-Gastesi/Iriarte-Gamio