Bihotz biriketako larrialdiei buruzko ikastaroa antolatu dute berriro Ereñotzun, aurreko urtean ikasitakoari errepasoa egiteko. Bi egun jarri dituzte aukeran: maiatzaren 29an eta 30ean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Auzo Etxean. Interesa duenak, saioetara azaldu besterik ez du egin behar.