Azkeneko partiduan erabakiko da dena

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 21a, 02:00

Bere lanak bikain egin zituen Hernanik atzo, Martuteneren kontra, eta 2-0 nagusitu zen Zubipen, makina bat zaleren animoek eta bultzadak lagun­duta. Azkar aurreratu ziren txuri-berdeak, Lander Ibarbu­ruk 13garren minutuan sartu­tako golarekin; eta penaltiz ziurtatu zuen garaipena Ander Iñurritegik, 66garrenean.
Baina Hernanik bezala, ez zuen huts egin Anaitasuna lide­rrak ere. 2-1 irabazi zion Beti Gazteri... baina majo sufrituta!
Datorren astean, azkeneko partiduan, huts egingo duen esperantza izan beharko dute hernaniarrek. Hondarribiaren zelaian jokatuko du Hernanik, eta Elgoibarren zelaian ariko da Anaitasuna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!