Aurreko asteazkenean aurkeztu zituen Soziolinguistika Klusterrak, Udaleko Euskara Batzordearen bileran, 2016ko udazkenean egindako neurketaren datuak: euskeraren kale erabilera neurtu zuten Hernanin, zenbat egiten den euskeraz herriko kaleetan, hain zuzen ere.
Orain, datu horiek herritarrei aurkezteko momentua da, eta emaitzak jendaurrean azaltzeko, datorren asteazkenean jarri dute zita: arratsaldeko 19:00etan Biterin, hitzaldi-tertulia antolatu dute, eta bertan izango da Belen Uranga Soziolinguistika Klusterreko kidea. Herritar guztiei luzatu diete gonbitea, bertaratu eta parte hartzeko.