«Gure apustua da herriko enpresa eta komertzioei laguntzea»

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 20a, 02:00

Hernaniko enpresa eta ko­mer­tzioei laguntzeko apus­tu­a­ri jarraituz, ekimen berri bat abiatu du Hernaniko EAJk, prentsa ohar bidez jakinarazi duenez: «aprobetxatuz Udalak Kaxkoko bizilagunen eskura jarri duen dirulaguntza, etxe­e­tako leihoak aldatzeko, bizi­la­gunei gerturatu nahi izan dizkiegu, leihoak egiten dituz­ten Hernaniko enpresa ba­tzuk», azaldu dute.
Horretarako, enpresa hori­e­tara jo du EAJk, eta aurre­kon­tuak eskatu ditu, gero Kaxko Elkarteari helarazi dizkionak, «leihoak aldatzeko asmoa du­ten bizilagunen eskura egon daitezen».
Iniziatiba horrekin, EAJk sustatu nahi du Hernaniko enpresetan ekoiztu edota sal­dutako produktuen kontsu­moa, eta kontzientziatu nahi ditu hernaniarrak, aurrena herrian bertan bilatzeko.
Aurreratu dute, gainera, ekimen gehiago ere jarriko dituztela martxan, «herriko enplegua sustatu eta enpresei laguntzeko».
Bestetik, eta Kaxkoko leiho­ak aldatzeko dirulagun­tze­kin lo­tu­ta baita ere, oi­na­rrietan aldaketa bat egitea pro­­po­satu du EAJk, diru-sarrera gu­txien dituzten fa­miliei emango zaien diru­la­guntzaren zenba­te­koa haunditzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!