Urteko batzarra deitu du Doberak, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 20a, 02:00

Datorren asteartean, maia­tzaren 23an, egingo du ur­teko batzar nagusia, Dobera Eus­kara Elkarteak. Biteri kultur etxean izango da, arra­tsal­deko 19:00etan hasita, eta elkar­teko bazkide guztiei lu­za­tu diete gonbitea, batzarrera bertaratu eta parte hartzeko.
Bost puntuko gai ordena zehaztu dute: iazko akta onar­tzea, Dobera-Kronikako 2016 urteko memoria eta balan­tzea, 2017ko egitasmoak eta aurre­-kontua, Doberako logotipoa, eta bazkideen galdera, pro­po­sa­men edota aipamene­ta­ra­ko tartea.

Bazkidetza kuota, ekainean
Bestalde, elkarteak jakinarazi du, ekaina hasieran ekingo diola bazkidetza kuota kobra­tzeari. Horretarako, kontu korrontearen zenbakia eman daiteke, Doberako bulegoan eskura ordaindu, edo ingreso bat egin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!