Bi ikastaro antolatu dituzte ekainerako, Astigarragako KZgunean: Oinarrizko Interneta eta Ofimatika tresnak, biak 20 ordukoak, 16:00-18:00 eta 18:00-20:00. Taldea osatzeko, gutxienez hiru lagunek eman behar dute izena: Tomas Alba kalea 13, 943 02 36 17, edo tutor.astigarraga@kzgunea.net.