Biterin, 19:00etan hasita egingo da gaur, Dobera Euskara Elkarteko urteko Batzar Nagusia, eta parte hartzeko dei egin zaie bazkideei.
Guztira, bost puntu izango ditu: iazko akta onartzea, Dobera eta Kronikako 2016ko memoria eta balantzea aurkeztea, aurtengo egitasmo eta aurrekontuen berri ematea, Doberako logotipoaren inguruko proposamena aurkeztea, eta bazkideek ekarritakoa.
Iazko akta osorik irakurri nahi duenak bulegoan izango du eskuragarri, batzarraren aurretik.
Kuotak, ekainean
Bestalde, Doberak gogorarazi du ekainean kobratuko dela bazkide kuota, eta laguntza emateko moduak zein diren ere jakinarazi du: kontu korrontea emanez, Doberara hurbilduta, edo dirua ingresatuta, norberaren izen-abizenak jarrita, kontu korronte hauetako batean: 2095 5041 12 1062292601 (Kutxabank) edo 3035 0025 81 0250077672 (Laboral Kutxa).