Portu eta Elizatxo auzoetako mugikortasuna aztertzeko, auzotarrekin saioa antolatu du Hernaniko Udalak, bihar arratsaldean. Elizatxo ikastolan izango da, 18:00etan hasita, eta Osiñagako auzotarrak ere gonbidatuta daude. Helburua da, ibilgailuen eta oinezkoen arteko elkarbizitza hobetzea.