Tailerrak ekainaren 9-10-11era, atzeratu

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 20a, 02:00

Oroimena Bizigune tailerrak, asteburu honetan egin beharrekoak, gazteentzat data txarrak direla kontuan hartuta azterketak direla, data aldatu da. Asteazkenean, ekainaren 9-10-11 egingo dira. Horrez gain, parte hartzeko adin tartea zabaldu da eta 18-26 urte bitartekoek parte hartu ahal izango dute tailerretan. Egitasmoa zertan datza azaltzeko bilera informatiboa antolatu da udal pleno aretoan astelehenean, maiatzak 22, 19:30etan. Herriko kultur zein kirol elkarteak eta herriko gazteak ikastaroan parte hartzera animatu dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!