Auzotarrekin saioa gaur, Portu eta Elizatxoko mugikortasuna aztertzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 22a, 02:00

Mugikortasun arazoak an­tzeman dituzte Portu eta Eli­zatxo auzoetan, eta horiei solu­zioa eman nahian, prozesua abiatu du Udalak. 
Hori horrela, mugikorta­su­na azter­tzeko sa­ioa deitu dute gaur, Elizatxo, Portu eta Osi­ñaga auzoetako bizilagunekin. Arratsaldeko 18:00etan izango da, Elizatxo ikastolan. Egoe­ra­ren azterketa egingo dute ber­tan, eta azken helburua da, ibi­lgailuen eta oinezkoen arte­ko elkarbizitza hobetzea.
Gaurko saioaren ondoren, proposamenak bilduko dituzte ekainaren 19ra arte; eta ho­riek aztertuta, udaratik buel­tan erabakiko dute zer egin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!