Aimar Olasagasti 14garren, Gipuzkoako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 20a, 02:00

Aimar Olasagastik emaitza ona lortu zuen pasa den as­tean Gipuzkoako Eskolar­teko Txapelketan alebin mai­lan. Astigartarrak 14garren a­maitu zuen Gipuzkoako alebin hobe­renen artean Ataungo laster­ketan. Tasio Semperena ere finalerako sailkatu zen eta azkenean 32garren postuan amaitu zuen. Eneko Olveira eta Eneko Indok ere parte hartu zuten, baina ez zuten finalerako sailkatzea lortu. 
Kadete mailan, Abadiñon, Telmo Semperenak zorte txa­rra eduki zuen. Ihes eginda zegoenean bidez nahastu zu­ten biribilgune batean eta  lasterketa haserre amaitu zuen aurreko postuetan lehia­tzeko aukerarik gabe.

Asteburu honetan Ataun-Aia Sarian eta Errenterian
Hala ere arantza ateratzeko aukera izango du Telmok asteburu honetan. Bihar, 16:30etatik aurrera, VII. Ataun-Aia Saria korrituko dute kade­teek. Aia auzoan amaituko da igoera gogor batean. 
Alebin eta infantilek berriz Erren­terian dute zita gaur, 16:30­etan, ibilbide berri batean. Antolatzaileek Gamon Zumar­diaren inguruan anto­latu dute zirkuito berritu eta hobeago bat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!