Klubeko txikienen erakustaldia, goizean

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 20a, 02:00

Judo klubeko txikienek ikasturtean zehar ikasitakoa jendaurrean praktikan jarriko dute gaur, 12:00etatik aurrera, kiroldegian. Gero, arratsaldeko 16:00etan, benjaminen txanda izango da; Gipuzkoako beste hainbat talderekin osatuko dute erakustaldia. Bihar, berriz, alebinen Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da 09:00etatik aurrera. Guztira, 7 neska eta 6 mutil izango dira Hernani ordezkatzen, eta klubak hainbat domina lortzea espero du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!