Lezo Saria izango dute jokoan gaur, txirrindulari alebin eta infantilek. 16:30etan da lasterketa, eta 15:30etan jarri dute zita, Transpacarren. Zikuñako Amako zikloturistak, berriz, Etxalarrera joango dira bihar, 91 kilometroko ibilbidea osatuz. 08:00etan abiatuko dira, Zinkoeneatik.