Santio jaiei begira, beste pauso bat emango dute datozen egunetan. Jaietako egitarauaren azala aukeratuko dute, bozketa ireki baten bitartez.
Horretarako, Astigarragako kultur etxean jarri dituzte ikusgai proposamenak, eta horietako baten alde eman beharko da botoa, kultur etxean bertan. Datorren ostiralean, ekainaren 9an, bukatuko da epea, eta astegunetan bozkatu daiteke: goizez 09:00etatik 13:00etara, edota arratsaldez 15:00etatik 17:00etara (ostiralean izan ezik), eta 18:00etatik 20:00etara.