Etxebizitza hutsak dituzten etxejabeek diru-laguntza jaso dezakete, etxe hori NASUVINSAri (Navarra de Suelo y Vivienda SA) utziz gero, ondoren honek «arrazoizko prezioetan errentan jarri ditzan». Hala jakinarazi du Eskubide Sozialetako kontseilariak maiatzaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Foru Aginduan. Bertan ikusi daitezke diru-laguntza hauek jasotzeko eskabideak nola egin behar diren; abenduaren 1era arteko epea dago, eta Etxebizitza Zerbitzuaren Erregistroan (Alondegi kalea 1, 1A, 31002 Iruña) egin behar dira.