Martxoan hasi zen Aralarko San Migelen irudiaren bidaia, Arruazun, baina hasiera ofiziala Berpizkunde Igandekoa izan zuen; orduan atera zen Aralartik, Nafarroako 300 herri baino gehiagotan barrena abiatzeko.
San Migelen kofradiak milaka kide zituen garaiko usadioa da hau; Aralarrera igo ezin zuten gaixoei irudia gerturatzeko egiten zen.
Aurrena, Aranora
Arano eta Goizuetan ere jastozen dute irudiaren bisita; hain zuzen, bihar iritsiko da, 12:30etan, eta 18:30etan, hurrenez hurren.
Urtero bezala, bi herrietan meza eginen da, eta ondoren, ‘lau haizetara’, lurrak bedeinkatzeko erritua.