Pasa den asteburuan adin txikikoentzako Gipuzkoako Txapelketa jokatu dute atleta hernaniarrek, eta ederki ibili dira.
Manex Iradi juniorrak urrea lortu zuen, 400 metrotan. Mailuarekin, Maider Artola jubenilak urrea lortu zuen, eta Irati Olaetxeak brontzea. Era berean, Aitor Urkia jubenilak ere urrea lortu zuen mailuarekin, eta Uxue Lopez juniorrak brontzea lortu zuen 100 metrotan; gainera, estatuko txapelketarako sailkatu da.
Bestalde, Tolosan, alebinen taldeak hirugarren egin zuen kluben arteko lehian.
Iruñako maratoi erdian, azkenik, Ibai Albak laugarren egin zuen (01:14), eta aurrenekoa, M35 kategorian.
Ate irekiak, ekainean
Hurrengo zita ekainean jarri du klubak; ate irekiak egingo dira 9-13 urte bitarteko haurrentzat, ekainaren 2an 18:00etan eta 3an, 11:00etan, atletismo pistan.
Udalekuetan, izenematea
Bestalde, udaleku irekietan izena eman dezakete 2005etik 2009ra jaiotakek, atletismoudalekuakcdh@gmail.com.
Bi txanda egingo dira, abuztuaren 1etik 11ra eta 14tik 25era, 09:30etatik 13:00etara. Txanda bakoitzeko prezioa 50 eurokoa izango da.