Errenterian gaur gaztetxoak; Berastegi bihar zikloturistek

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 20a, 02:00

Ataungo Txapelketa jokatu ondoren, Errenteria-Orereta Saria izango dute jokoan asteburu honetan, txirrindulari alebin eta infantilek; 15:30etan jarri dute zita gaur, Transpacarren, eta 16:30etan hasiko da lehia, Oreretan. Zikloturistek, berriz, Berastegira joan-etorria egingo dute bihar, 08:00etan Zinkoeneatik aterata; guztira, 70 kilometroko bidea izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!