Donostian zita gaur, Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 20a, 02:00

Hernaniko esku pelota eta pala sailek asteburu lanpetua izango dute hau.
Eskuz, Herriartekoan hasiko da gaur Hernani. Final zortzirenak jokatuko ditu 17:00etan hasita Donostiako Atano IIIn, bertakoen kontra. Bestalde, kadeteek bi partidu izango dituzte Gasteiz eta Iruran, Euskal Herriko Trinkete txapelketan, eta bihar, Ekaitz Cisnerosek Espainiako Txapel­ketako aurreneko zita izango du, Iruñako trinketean.
Palan, berriz, trinketean Emakumea Pilotari Txapelketan ariko dira Donostiako Gaskan, 15:30etatik aurrera, 6 hernaniar, eta bihar, Maitenaren kontra ariko da Hernanin Euskal Herriko trinkete ligan. Azkenik, Espainiako Txapelketan hiru partidu izango ditu gaur Hernanik, 30m-ko frontoian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!