«Beheko taldeak kategorian mantentzeko borrokan ari dira; ez dira aurkari errazak»

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 20a, 02:00

Denboraldia bukatzeko bi partidu besterik ez ditu falta Hernanik, eta Hirugarren Mai­lara igotzeko ametsa, ger­tu baina zail dauka, aldi berean, Alain Gerekae­txe­berria eta Agustin Boulandier en­trenatzaileen eta Unai Legarreta prestatzaile fisi­koa­ren esanetan.
   
Zer espero duzue azken bi partiduetan? Kalkulu askotxo egin al dituzue?
Azken bi partidu hauetan, par­­tidu gogorrak espero ditu­gu. Gaur Martutene da­tor Zu­bipera, eta nahiz eta da­goe­ne­ko jaitsita egon, ez digu ezer oparituko. Ostadarreko ere­­dua daukagu. Azkeneko par­t­iduan Hondarribiara joan­­go gara, eta oraintxe ber­tan mailako talde onene­ta­koen artean dago.
Kalkuluak errazak dira; gel­ditzen diren 2 partiduak irabazi eta Anaitasunak huts egitea besterik ez zaigu geratzen.

Gaurkoa behintzat, etxean, eta jaitsiera postuan dagoen Martuteneren kontra. Horrek, eta zaleen babesak, lagunduko du?
Igo nahi badugu, gelditzen diren 2 partiduak irabazi beharko ditugu, eta oso garrantzitsua izango da zaleen babesa, jarrai­tzai­leen bultzada sentitzea.

Orain arte, sei partidu galdu, beste sei berdindu eta hogei irabazi dituzue. Ez da balantze txarra…
Orokorrean oso gustora gau­de egindako denboral­dia­re­kin. Etxe­an ez dugu par­ti­du­rik gal­du, eta etxetik kanpo lehen ga­rai­pena eskuratzea nahi baino gehiago kosta bazitzaigun ere, partidu zailak atera ditugu au­rre­ra. Denboraldi hasieratik ar­gi genuen hor goian ibili nahi bagenuen etxean in­dar­tsuak izan behar genuela.

Hernanik azken bi partiduak ere irabazteko aukerarik ez du falta, baina Anaitasunak ere ez…
Sailkapenari begiratuz gero, badirudi bai Anaitasunak eta bai guk partidu errazak di­tu­gu­la, baina kategoria hone­tan sailkapeneko goi pos­tu­e­tan eta behean dauden tal­de­en artean maila ezberdin­ta­sun txikia dago. Horrez gain, denboraldi amaiera honetan beheko taldeak kategorian man­tentzeko borrokatzen ari dira, eta ez da erraza izaten hauen aurka jokatzea. Lehen esan bezala, Martutene ma­te­matikoki mailaz jaitsi bada ere, denboraldia ondo amaitu nahiko du; ez da arratsalde pasa etorriko. Azken par­ti­dua, berriz,  Hon­da­rribian izan­go dugu, maila man­ten­tzeko borrokan da­bi­len talde baten aurka. Anaitasunak ere, Beti Gazte eta Elgoibar izango ditu aurkari; hauek ere, mailaz ez jaisteko borrokan ari dira.

Denboraldi hasierako helburua zen Hirugarren
mailara igotzea? Zertan jarri dituzue indarrak?

Talde gaztea daukagu, eta aur­ten aldaketa dezente izan ditugu, gainera. Horrexega­tik, denboraldi hasieran ez ge­nu­en helburu zehatzik mar­­ka­tu, baina goian ibil­tze­ko asmotan abiatu genuen den­boraldia.

Harrobiaren eta Hernani eta inguruko futbolarien aldeko apustua egitea al da giltza?
Bai zuzendaritzak eta bai en­tre­natzaileok, garbi geneu­kan Hernani bezalako talde ba­ten oinarria etxeko jo­ka­la­ri­ekin osatu behar zela.  Den­bo­raldi honetan bigarren tal­detik eta jubenilen taldetik 5 jo­kalari igo dira lehen tal­de­ra, eta oso maila ona eman du­te denek. Beheko taldeak mai­la onean ari dira lehia­tzen, eta horrek etor­ki­zu­nean jo­kalari onak izango ditugula ziur­tatzen digu. Aurten, esate baterako, ez dugu fitxa­ke­ta­rik egin, taldea 23 jokalarik osa­tzen dugu eta horietatik 15 her­naniarrak dira. Gai­non­tze­ko jokalari gehienak ha­rro­bitik datozenak dira.

«Argi izan dugu goian ibiltzeko etxean indartsuak izan behar genuela»

Zein da taldearen egoera? Zein ditu indar-guneak, eta zein, ahulguneak?
Taldearen egoera ona da. Indar-gunea, aldagela da; hel­­burua garbi daukagu, eta jo­kalari guztiak gehitzen ari dira: gutxi jolastu dutenak, gazteak, beteranoak… Denak ilusioarekin eta jolasteko go­go­tsu gaude. Ez genuke ha­rro­­kerian erori nahi, gauza asko hobetu ditzakegulako, baina taldeak oso ahulgune gutxi ditu momentu honetan.

1956, 1984 eta 2011n igo zen Hernani Hirugarren mailara; 2017an ere bai? Zer esanahi izango luke igoerak, klubarentzat?
Oso polita izango litzateke be­rriro mailaz igotzea. Hi­ru­ga­rren mailan kategoria haun­diko taldeak daude, eta igoz gero, gauzak oso ondo egin beharko ditugu maila man­ten­du nahi badugu. 2011 urtean igo ondoren, urtebete egin eta berriro Ohorezko Mailara jaitsi ginen; ez ge­nuke nahi berriro gauza bera gertatzea. Egoera hori bizi izan zuten hainbat jokalarik jarraitzen dute taldean, eta esperientzia hori lagungarria izango da Hirugarren Mailan lehiatzeko.

Liga Nazionaleko jubenilek ere lortu dute igotzea. Urte borobila, Hernanirentzat?
Jubenilek izugarrizko den­bo­ral­­­dia egin dute, eta meritu haun­dia dauka Ohorezko Mai­lara igotzeak. Horrez gain, nesken Euskal Ligako taldeak, eta jubenilen Ohorezko Mai­lan eta Gorengoen Mailan dauden bigarren taldeek ere kategorian mantentzea lortu dute: Beraz, esan daiteke urte ona izan dela klubarentzat. Ea gure igoerarekin denboraldia borobiltzea lortzen dugun!

Azkarregi amesten hastea ez da ona izaten baina… Igotzea lortuz gero, zer?
Oraingoz ez dugu aukera ho­nen inguruan hitz egin, esa­ten duzun moduan oraingoz amets bat baita. Baina Hi­ru­ga­rren Mailara igotzekotak, helburua izango litzake as­tero ondo lehiatzea, eta maila mantentzea, noski!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!