Baratza eta sagastiko lanak Sagardoetxean, Museoen Egunean

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 13a, 02:00

Aurtengo Museoen Nazio­ar­­teko Egunaren harira au­keratutako leloa da Museoak eta istorio eztabaidagarriak: museoetan esanezina esan.
Maiatzaren 18a izaten da ospakizunetarako eguna, eta Astigarragan, Sagardoetxeak bat egin du egunarekin, eta leloarekin, esateko asko baitauka Sagardoetxeak!
Horrela, familiei zuzendutako jarduerak antolatu ditu: Baratza eta sagastiko lanak.

Arratsalde pasa, familian
Egun horretarako, arratsaldeari begira antolatu dira ekintzak, familian egiteko modukoak.
Hasteko, arratsaldeko 17:00etan, landare landaketa egin ahal izango da Sa­gar­do­e­txeako baratzan, eta sagastian, berriz, belar txorrokak egingo dira.
Ondoren, 18:00etatik au­rre­ra, baratzerako txorimaloa egiteko tailerra izango da.
Azkenik, 19:00etan hasita, txorientzako kaiolak egingo dira, segidan sagarrondoetatik zintzilikatzeko.

Aurretik, izena eman
Museoen Nazioarteko Egu­ne­ko ekintzetan parte hartzea irekia da, eta gainera, debaldekoa.
Hala ere, aurretik izena eman behar da Sagardoe­txe­an bertan. Horretarako, deitu 943 55 05 75 telefonora edo ida­tzi info@sagardoe­txe­a.com helbide elektronikora. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!