Gaur zortzi, datorren ostiralean, eskainiko du kontzertua Aritz Ostolaza Basurto saxojole hernaniarrak. Milagrosa kaperan izango da, arratsaldeko 20:00etan hasita. Eta bertan, Ostolazak aurkeztuko du bere ikasketa amaierako kontzertua; Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko Saxofoi Jazz ikasketen bukaerako lana, hain zuzen ere. Kontzertuko ia kanta guztiak, Ostolazak berak konposatutakoak izango dira.
Sarrerak salgai, 7 euroan
Kontzerturako sarrerak, dagoeneko salgai daude, 7 euroan, Biteri kultur etxean.