Manlleu eta Arbucies herrietatik, bisitan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 19a, 02:00

Hernanin izan ziren aurreko astean, Kataluniako Manlleu eta Arbucies herrietako ordezkariak. Hernaniko udal ordezkari eta teknikariekin, aztertu zituzten enplegua sortu, eta partaidetza eta kooperazioa bultzatzeko martxan dauzkaten ekimenak, ekonomia sozial eraldatzailearen ereduan oinarrituta. Kataluniarek, Ateneus Cooperatius izeneko ekimena aurkeztu zuten; eta gertutik ezagutu zuten, Gabriel Zelaiako coworking gunea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!