Herriartekoan bihartik, Donostiaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 19a, 02:00

Bihar hasiko du Herriarteko Txapelketa, Hernanik, urteko torneo garrantzitsuenetako bat: «aurten helburua da, kanpo­ra­ketak jokatzen joan, eta kon­pro­batzea zein den gure maila, ikusteko aukera daukagun bi faborito nagusiei irabazteko, Azpeitia eta Oiartzuni», azaldu dute taldeko arduradunek.
Donostiaren kontrakoa izan­go da, gainditu beharko duten aurreneko kanporaketa. Bihar 17:00etan joka­tuko dute joa­ne­koa, Atano III frontoian.
Hernaniarrak dira faborito, baina konpli­ka­tu egin zaizkie gauzak, hainbat pelo­ta­ri bai­taude min hartuta, bereziki ka­dete eta senior mailetan.
 
16 pelotari, Josu Oiaga entrenatzailearen esanetara
Guztira, 16 izango dira, Josu Oiaga entrenatzaileak dauzkan pelotariak: kadeteetan Xabier Salaberria, Oihan Zugasti, Axel Larrañaga, Jagoba Garmendia eta Unax Uitzi; jubeniletan Ga­rikoitz Arizmendi, Alain Agirre, Ander Lazkano, Ekaitz Insausti eta Endika Arizmendi; eta se­ni­o­r mailan, Ioritz Arrieta, Paul Ojuel, Iñigo Urkizu, Markel Lizeaga, Eneko Aizpitarte eta Aitor Go­rrotxategi.
Taldetik, zaleei eskatu diete frontoira gerturatzeko: «ha­ien animoek beti lagundu digute emaitza hobeak lortzen».

Hiru partidu gaur, Hernanin
Gaur, berriz, hiru bikote alebin ariko dira Hernanin, 20:00etan hasita: Arabaolaza eta Garcia de Bikuña aurrena, Eguren eta Alegria gero, eta Garmendia II eta Balenziaga azkenik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!