Pala Txapelketak ez du hutsik eginen aurten ere, Aranon. Oraingo hau XVI. edizioa izanen da, eta datorren asteburuan, maiatzaren 27koan hasiko da.
Aurretik, ordea, izena eman behar da, eta biharkoa da azken eguna.
Izenematea, bihar arte
Txapelketa bi kategoriatan jokatuko da: emakumezkoenean eta gizonezkoenean. Izena emateko epea bihar bukatuko da.
Horretarako, telefonoz deitu behar da 676 283 289 telefonora. Bikoteko 25 euro eskatuko dira.
Finala, Santio jaien bueltan jokatu ohi da.
Maiatzetik uztailera
Txapelketa, ohi bezala, frontoian, baina teniseko pilotarekin jokatuko da.
Datorren asteburuan hasi, eta uztailera arte luzatuko da; Santio jaien bueltan izanen da final haundia.