Kimuren ttakunak, festaren preludio

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 19a, 02:00

31garren edizioa izango du gaur hasiko dena, Hernaniko Txalaparta Festak. Biharkoa izango da egun haundia, ma­kina bat emanaldirekin. Baina horren preludio gisa, kontzer­tua eskainiko du gaur, arratsal­deko 19:30etan hasita Biterin, Kimu txalaparta taldeak.
Bere disko berria aurkez­tuko du talde gipuzkoarrak, aurtengo Txalaparta Festari aurreneko ttakunak jartzeko.

Eguerditik gauera, bihar
Eguerdiko 12:00etan hasiko dira txalaparta hotsak, bihar, saio libreekin. Eta herri bazka­riaren ondoren, egingo diote bidea jaialdi nagusiari, Tilo­se­tan: Euskal Herri osoko txala­partariak igoko dira kioskora. Txalaparta Party Apartarekin bukatuko da festa, Atxurren, DJ Barruren eskutik.

 

31. TXALAPARTA FESTA


GAUR, ostirala
19:30, Kimu txalaparta taldearen kontzertua, Biterin.

BIHAR, larunbata
Tilosetan
12:00, Txalaparta saio libreak. ‘Hernani’ Musika Eskolako alboka, dultzaina, trikitixa eta txistu taldeak, kale bueltan ibiliko dira.
14:30, Herri bazkaria (txartela aldez aurretik erreserbatzea komeni da: aitorbeltran@yahoo.es edo soinuenea@soinuenea.eus. 16 euro dira).
17:00, Txalaparta Jaialdi Nagusia: Hernaniko Bertso Eskolako bertsolariak, Saustako Zuaznabartarrak, Erbetegi-Etxeberriko Goikoetxeatarrak, Gipuzkoatik Kimu taldea, Bizkaiatik Ttakuntto txalaparta taldea, Arabatik Gasteizko Udal Folklore Eskolako txalaparta taldea, eta Nafarroatik Iruñeko Ortzadar folklore elkartea.
23:00, Txalaparta Party Aparta, DJ Barruren eskutik. Atxur tabernan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!