Ausentziak eta presentziak izenburuarekin, heriotza da gai nagusia, Carmen Ibañezek gaur inauguratuko duen erakusketan, Biterin. Ordu berezia jarri du, 19:19ak, ez zuelako nahi inaugurazio baten ordu tipikoa izatea, baizik eta «heriotza baten ordua, adibidez», azaldu du berak.
Arte diziplina ezberdinetako obrak jarri ditu erakusketan, eta horietako bat, Tempus izenekoa, Biterin bertan bukatu du, egun hauetan.
Baina bere obrez gain, beste batzuk ere egotea nahi du Ibañezek: «animatu nahi nituzke herritarrak, ekartzera heriotza gogora ekartzen dieten gauzak, eta hemen jartzera. Horrela, erakusketa kolektibo bilakatuko dugu, eta hori da nahi dudana».