Atzokoa zen LGTBQI fobiaren kontrako eguna, eta hori dela eta, Mani-festa-akzioa egin zuten Hernanin. Baina atzo bakarrik ez, gaurtik aurrera ere jarraituko dute borroka horrekin. Eta gaurtik larunbatera, beste hainbat ekintza antolatu dituzte, LGTBQI astearen barruan.
Zineforuma egingo dute gaur, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Kontrakantxa gaztetxean. Zenbait film labur ikusi, eta solasaldia egingo dute.
Biharko, berriz, sormen tailerra izenekoa prestatu dute: Borroka eta adierazpen artistikoak. Eta larunbatean, azkenik, Drag King/Queen tailerra, Drag poteoa eta FesTrans.