Ikasturte bukaerako ekintza bezala, bertso jaialdia izango dute Herri Eskolako ikasleek astelehenean. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, bertsotan arituko dira Astigarragako Herri Eskolako 5. eta 6. mailako ikasleak, kiroldegiko pista nagusian. Ekintza hau Udalak sustatutako Gu ere bertsotan ekimenaren barruan egingo da.