Ekainaren 18rako prest dira Goizueta eta Aranon ere; orduan eginen da Gure Esku Dagoren Mendialdeako galdeketa, eta bihar emanen dute galdeketan eginen den galderaren berri, 12:00etan Leitzan.
Era berean, ekainaren 18an bertan edota aurrez bozkatzeko guneak zein izanen diren ere zehaztuko dute.
Ahots ezagunak, bideoan
Bestalde, pasa den asteburuan galdeketa babesteko bideoa grabatzen aritu dira Mendialdeako hainbat herritan; baita Aranon eta Goizuetan ere.
Abesti bat ere egin dute, eta bertan hartu dute parte Maider Ansa aranoarrak eta Dani Narbarte goizuetarrak. Emaitza, pare bat aste barru!