Eduardo Chillidaren obra ikusgai, Floridako Dalí museoan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 18a, 02:00

Floridara ere iritsi dira Edu­ardo Chillidaren lanak. Artista hernaniarraren obra da protagonista, Estatu Batuetako St. Pe­tersburg hiriko Dalí museoko erakusketan: Memory, Min­d, Matter. The Sculpture of Edu­ardo Chillida. Joan den la­run­batean inauguratu zuten, eta irailaren 24ra bitarte egongo da ikusgai, bertan. Chilli­daren 16 eskultura, paperezko 20 obra, eta lau liburu daude, besteak beste, erakusketan.
Chillidaren obrak Estatu Batuetan egingo duen egonaldi honek, jarraipena izango du 2018an ere. Izan ere, datorren urteko otsailean, Dallas hiriko The Meadows Museum museoan jarriko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!