Laiene eta Igoin Pikabea podiumean, Gipuzkoako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 17a, 02:00

Larunbatean izan zen, Ataunen, txirrindularitzako Gipuzkoako Txapelketa, alebin eta infantil mailetan. Eta bi hernaniarrek lortu zuten podiumera igotzea: Laiene eta Igoin Pikabea anai-arrebek. Hirugarren izan zen Laiene, neska infantiletan, arazo mekanikoak tarteko, atzetik aurrerako lasterketa bikaina egin ondoren. Eta hirugarren sailkatu zen Igoin ere, mutil alebinetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!