Kaxko elkarteak azaldu du, prentsa ohar baten bitartez, Hernaniko aparkalekuen proposamen berrituaren azkeneko bileran proposatu zutela, berrantolatzea árbol del sevillano eta Karkaba inguruetako aparkalekua, hori erabiltzen dutelako bizilagunek «karga eta deskarga egiteko, adineko jendearen eta haurrak dauzkaten gazteen mugak murrizteko; baina komertzioetara edota poteatzera datozenek ere aparkatzen dute bertan», azaldu dute.
Elkarteak adierazi du, zona peatonal bat izanda, ez litzatekela aparkatu beharko, eta horregatik bota zutela atzera bere proposamena: «baina normalean kotxez beteta egoten da, eta udaltzainei okurritzen zaienean, multak jartzen dizkiete».
«Harrigarria da, proposamena atzera bota zutenetako batzuk, ez direla adinekoak, eta ez dauzkatela haurrak; eta beraz, ez dutela kotxea behar zonalde horretara sartu eta denbora labur batez karga eta deskarga egiteko. Gainera, horietako batek komentatu digu, berak ez daukala arazorik bertan aparkatzeko, behar duenean; badakielako multa kenduko diotela gero», salatu du.
«Ez dugu nahi Kaxkoa ghetto bilakatzea, herri batzuetako alde zaharra bezala»
Modu berean, adierazi du hainbat bizilagunek helarazi dizkiotela erreklamazioak, jasotzen dituzten multengatik eta dauzkaten oztopoengatik, etxera iristeko: «horrelako gauzengatik, haurrak dauzkaten gazteek eta adinekoek, Kaxkotik beste auzoetara alde egiten dute. Eta hobekuntzak eskatzen ditugunean, gehiegitan aurpegiratzen digute Hernaniko pribilegiatuak garela, dena eskura daukagulako».
Eta aldarrikatu du: «Kaxkoan bizi nahi dugu, eta harro egon daukagulako auzo bat bizilagunen ongizaterako eta gozamenerako. Ez dugu nahi ghetto bilakatzea, utzikeriagatik, beste herri batzuetako alde zaharrak bezala».