«Hamaika identitateren borroka», Plaza Berriko ‘mani-festa-akzioan’

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 17a, 02:00

Maiatzaren 17a da gaur, eta Hernanin, ospatuko dute Les­bofobia, Homo­fo­bia, Transfobia eta heteroa­rauaren baitan ko­ka­tzen ez di­ren identitate guz­tiekiko fobia­ren aurkako eguna. 
LGTBQI asteko egun nagu­sia izango da, beraz; eta hori horrela, mani-festa-akzioa egi­te­ko zita jarri dute, arra­tsal­deko 20:00etan, Plaza Berrin.
Hamaika identitate, borroka bat! lelopean, beste hainbat ekintza antolatu dituzte, aste osoan zehar. Atzo eta here­negun, tailer bana egin dute Kontrakantxa gaztetxean, eta bihar eta etzi, zineforuma eta sormen tailerra izango dira.
Baina ekimen gehien, larun­baterako prestatu dituzte. Drag Queen/King tailerrarekin, drag po­te­o musikatuarekin, eta FesTrans festarekin boro­bil­duko dute astea.

GAUR - LGTBQI fobiaren kontrako eguna
Mani-festa-akzioa. Hamaika identitate, borroka bat! Lesbofobia, Homofobia, Trans­fobia eta heteroarauaren baitan koka­tzen ez diren identitate guztiekiko fobiaren aurkako eguna. Plaza Berritik abiatuta, 20:00etan. 
BIHAR, osteguna
Zineforuma: hainbat labur eta haien inguruko hausnarketa. Kontrakantxa Gaztetxean, 18:00etatik 20:00etara. 
ETZI, ostirala
Sormen tailerra: Borroka eta adierazpen artistikoak. ‘Gune askea’ murala, txapak eta kamixetak egiteko tailerra (nork bere kamixeta eraman dezala). Kon­tra­kan­txa Gaztetxean, 18:00etatik 20:00etara. 
MAIATZAK 20, larunbata
Drag Queen/King tailerrak: estereotipoen inguruan hausnartzeko eta bakoitzaren bizipenetatik generoarekin jolasteko tailerra. Kontrakantxan, 18:00-20:00. 
Drag poteo musikatua, 20:00-22:00. 
FesTRANS: Gune aske transfeminista. Kontrakantxa Gaztetxean 00:00-06:00.

Maiatzak 17ko Manifestua

Udalak aho batez onartu du, M17 Koordinazio Taldearen manifestua

Homofobiaren eta Trans­fobiaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, manifestua aurkeztu zuen Hernaniko M17 Koordinazio Lantaldeak, Her­na­niko Udalean. Astele­he­­ne­an bildu zen bozermaile ba­­tzordea, eta aho batez onar­tu zuten manifestua.
Testuak dio, «itxuraz ho­mo­­­sexualitatea eta transe­xu­a­­lita­tea jendartean onar­tzen diren identitateak» direla, baina homosexuala edo transexuala izatea «errealitate go­gorra» dela oraindik ere, he­rritar askorentzat: «garran­tzitsua da konturatzea, ho­mo­fobiak eta transfobiak gu guztiongan eragiten duela. Eta ezinbestekoa da, ezbaian jartzea aurre­iritzi eta estereotipo heteroarautzaileak, eta aldarrikatzea guztiak ezberdinak garela, guztiak bakarrak garela, eta garen mo­du­an maitatuak izatea merezi dugula», aldarrikatu dute.

EH Bilduren adierazpena

«Oraindik ere asko dago aldatzeko, instituzioetan zein gizartean»

Gaurko egunaren harira, bere adierazpena egin du EH Bil­duk, eta deia luzatu die herritar guztiei, 20:00etan Plaza Berritik abiatuko den mobilizazioan parte hartzeko.
«Egun hau lorpen baten isla izan daitekeen arren, oraindik ere asko dago eraldatzeko, instituzioetan zein gizartean. Izan ere, munduko herri askok urratzen dituzte oraindik, LGTBQI kolektiboaren eskubideak», salatu du.
Eta gaineratu du: «gurera etorriz, Euskal Herrian ere egunerokoan ditugu erasoak». Eta horien artean, aipatu ditu Iruñan, Iru­nen, Gasteizen eta Bilbon gertatutako eraso ho­mo­foboak, eta baita Hazte Oir elkartearen «autobus transfoboa» ere.
Horregatik, EH Bilduk al­da­­rrikatu du, Euskal Herriak ezin duela «beste alde batera begiratu», eta ezin duela «era­so hauen konplize izan». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!