Ruben Creo, Madrilera sailkatu da

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 17a, 02:00

Ruben Creo astigartarrak irabazi du Hernanin Gaueko komiki dendan antolatu den Catán txapelketa. 13 jokalarik jokatu zuten Catán Txapelketa Ofiziala eta finalerako bi neska eta bi mutil sailkatu ziren, Andoain, Donostia, Astigarraga ta Hernanikoak. Finala oso berdinduta egon zen eta azkenean Ruben Creo asigartarrak eman zuen sorpresa. Horrela, Espainiako txapelketarako, uztailan Madrilen jokatuko den, txartela lortu du Rubenek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!