Shakuhachi flauta japoniarraren soinuak entzun dira Gure Izarran

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 17a, 02:00

Euskal Herriko Txistulari Elkarteko hainbat txistu­lariren topaketa egin zen San Isidro egunez Astigarragan, Txirriskla taldeko txistula­riekin eta Musika Eskolako txistulariekin bat egiteko. Kalejira egin ondoren Gure Izarran afaldu zuten, eta bertara gerturatu ziren Euskadiko Orkestra Sinfoni­koko zuzendaria, Jun Märkl, eta Tadashi Tajima japoni­arra, shakuhachi flauta japoniar tradizionala jotzen duena. Toshio Hosokawa konpositoreak orkestrarako egindako Autumn Wind obra grabatzera etorri da gurera. Herenegun txistua ezagutzera etorri zen Astigarragara, eta shakuhachia jotzen ere erakustaldia egin zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!