Euskerazko literatur solasaldia egingo dute gaur arratsaldean, Udal Liburutegian. 19:30etan hasita, Sergei Dovlátoven Maleta liburuari buruz ariko dira, Ane Mayozek gidatuta. Gainera, bertan egongo da Amaia Apalauza Ollo, liburuaren itzultzailea ere.