Astigarragako Udalak, Sagardo Plazan egingo diren obren inguruko azalpenak eman eta astigartarren ideia eta iritziak jasotzeko, herritarrekin eta merkatari eta ostalariekin bilera irekia bihar egingo da, 19:30etan. Parte hartzeko deia zabaldu du Udalak eta Gaztelekuan izango da. Udalak gogorarazi du Sagardo Plaza eraberritzeko lanek bi fase izango dituztela. Batetik, plaza osoa birmoldatuko da: jolas parkea tokiz aldatu, iturria ere plazaren iskin batera mugitu, zuhaitzak inguratzen dituzten eserlekuak jarri eta argi puntuetan LED teknologia jarri. Bestalde, jolastokia tokiz aldatzeaz gain, berritu egingo da, eta zein material eta gune sortu erabakiko da.