Erasmus+ programaren barruan, bigarren topaketa egin du Hernani Institutuko ikasle talde batek. Martxoan Hernanin izan baziren Italia, Inglaterra, Finlandia eta Errumaniako ikasleak, oraingoan Bormion elkartu dira denak, Italiako iparraldean, Alpeen magalean, bost eguneko egonaldia egiteko.
Bertako ikasleen etxeetan egon dira hernaniarrak, eta lau herrialdeetako ikasleekin batera, burutu dituzte hainbat ekitaldi kultural, pedagogiko eta ludiko. Horrela, aukera izan dute «bertako ohituraz, gastronomiaz eta jakituriaz» gozatzeko, eta baita «inguru menditsu bezain zoragarriaz» ere. Kontatu dutenez, etekina atera diote «horrelako ekimen aberatsari», eta pozik bueltatu dira.
Hurrengo topaketa, Finlandiako Riihimaki herrian izango dute, urriaren 4tik 9ra.