Kale antzerkia egingo dute etzi, ferian

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 16a, 02:00

Osteguneroko feriak, nobedade bat izango du aste honetan. Kale antzerkia izango da ferian bertan, Gipuzkoako Itxaropen Telefonoaren eskutik, eta Hernaniko Udalaren babesarekin. Ordubeteko sa­ioa da eskai­niko dutena, goizeko 11:30etatik 12:30etara.
Helburua da, hain zuzen ere, ezagutzera ematea Itxa­ro­pen Telefonoaren zerbitzuak, modu atseginean eta jolasen bitartez.
Itxaropen Telefonoak, he­rri­tar guztiei eskaintzen die zerbitzua, «anonimoa, doakoa, apo­litikoa, isilpekoa eta akon­­fesionala». Hauxe da telefono zenbakia: 900 840 845. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!