Loreak, landareak, kosmetiko naturalak eta artisau lanak, larunbateko azoka berezian

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 16a, 02:00

Laugarren edizioa izango du aurtengoa, Hernaniko Lore eta Landare Azokak: «sendotuz doan azoka bat da, gero eta par­taide gehiagorekin», nabar­mendu zuen Luis Intxauspe alkateak atzo, Parke Botani­ko­an egin zuten aurkezpenean.
Zehazki, 17 izango dira, larunbatean postua jarriko dutenak, deKoloreko Juantxo Pollarcinok azaldu zuenez: «ho­rietako zortzi, landare minte­giak izango dira, tartean Her­naniko Karabeleko; eta landa­re aromatikoetan edo trepa­dore­etan espezializatuta daudenak ere egongo dira. Beste bost pos­tu, kosmetika naturale­ko­ak izango dira, tartean bat her­na­niarra, Irusta. Mendilore loredenda ere bertan egongo da, hazi ekologikoen denda bat ere bai, eta bi artisau, landare eta loreak erabiltzen dituzte­nak beraien artisau lanak egite­ko». Pollarcinok eskertu nahi izan zuen, Udalaren eta Behemen­di­ren laguntza horrelako azo­ka bat antolatzeko.

Goiz osoan zehar postuak, Urbieta kalean
Larunbat goizean izango da hori, 10:00etan hasi eta eguer­diko 14:30etara arte. Urbieta kalean jarriko dituzte postuak, eta helburua da, ekoizle eta erosleen arteko zuzeneko ha­rremana sustatzea; herri­ta­rrak gerturatu eta galdetu de­zatela, eta ekoizleek emango dizkiete azalpenak.
Hori azpimarratu nahi izan zuen Mendiloreko Oihane Fer­nandezek: «animatu daitezela galdetzera eta erostera. Eta ea txertatzen dugun eguneroko­ta­sunean, ogia erosten dugun bezala, lore eta landareak eros­teko ohitura. Edozertarako izan daitezke egokiak, eta pre­zio guztietakoak daude, euro ba­te­tik aurrera». Intxauspek ere animatu zituen herritarrak: «beti da osasungarria, lore eta landareekin harreman hori».
Postuez gain, hiru tailer ere izango dira bertan, haurren­tzat: egurrarekin eskulanak egi­te­koa, eta lore prentsatuarekin orri-markatzaileak egitekoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!