Hirugarren zita izango dute bihar, Portu auzoko udaberriko ekintza kulturalek. Behaketa astronomikoa egingo dute, Aranzadi zientzia elkarteko kideen eskutik. Arratsaldeko 20:00etan jarriko dira izarrei begira... eguraldi ona egiten badu; bestela, bertan behera geratuko da.
Enologia ikastaroan, izenematea zabalik
Datorren ostiralean, berriz, garagardo enologia ikastaroa egingo dute, Guillermo Castañosen eskutik, 19:30etan hasita. Plaza kopurua mugatua da, eta beraz, izena eman behar da aurrez. Dagoeneko apuntatu daiteke, Pedro Mari tabernan.