Jarraipen zabala izango du grebak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 16a, 02:00

Greba deialdia egin dute bihar­ko, hezkuntza publikoan, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek, jasaten ari diren murrizketen kontra. Eta Hernaniko ikaste­txeetan, ja­rraipen zabala izan­go du deialdiak.
Langile ikastolan, bat egin dute greba deialdiarekin, asan­bladak hala erabakita. Ereño­tzuko Txirrita eskolan ere, gre­ba egingo dute guztiek. Eliza­txon, %85 ingurukoa izango da grebaren jarraipena, eta Uru­mean %75 ingurukoa. Hernani Institutuan, berriz, %46ak egingo du greba. Eta Lanbide Heziketan ere izango du jarraipena deialdiak, baina daturik ez daukate oraindik.
Beste greba deialdi bat ere egin dute sindikatuek dagoe­neko, maiatzaren 23rako.

Bi ekimen bihar eta etzi, Hezkuntza Plataformak
Bestalde, ostegunean daukate Heziberriko froga-pilotua, Lan­gileko 6garren mailako ikas­le­ek; eta horren aurrean, ikas­leen gurasoek planto egitea erabaki dute. Babesa erakus­teko, plantoarekin bat egin du Hezkuntza Plataformak, eta bi ekimen antolatu ditu: elka­rretaratzea Zinkoenean bihar, 17:00etan, eta kalejira Plazara; eta etzi 08:30etan, Langileko zuzendaritzan bilkura, plan­to­ari babesa emateko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!