San Isidro eguna da gaur, baserritarren patroiarena, eta horiek omentzeko, hainbat ekintza antolatu dituzte herrian. Goizeko 11:00etan, meza bereziarekin hasiko dute ospakizuna San Joan Bataiatzailean. Eta ondoren, Tilosetan izango dira bertsolariak, eta pala eta esku pelota partiduak.