Prozesu eraldatzailea egiten ari da EH Bildu, ekainaren 17ko Kongresuarekin bukatuko dena. Aurretik, ordea, Kongresu horretara eramango diren dokumentuak eztabaidatzeko aukera izango dute EH Bildurekin bat egiten dutenek. Hori guztia azaltzeko, Aurkezpen Foroa egingo dute bihar Usurbilen, Buruntzaldeako herritzarrentzat; arratsaldeko 18:30etan hasiko da, Potxoenea aretoan. Bertan izango dira Maddalen Iriarte eta Haritz Perez. Hernaniko EH BIlduk bertaratzeko deia luzatu du.