Zozketan parte hartzeko eskaerak, hilaren 29ra arte

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 15a, 02:00

Eraikitzen hasiak dira dagoeneko Sagastiya-Antziola au­zo­an kokatuko diren Iturmen­di promozioaren hirugarren faseko 13 etxebizitzak. Babes ofizialekoak izango dira de­nak, 2 eta 3 logelatakoak, eta zozketatu egingo di­tuz­te, hilaren 29a baino lehen eskaera aurkezten dutenen artean. Horretarako, udaletxeko He­­rri­tarren Harrera Zerbitzura edo Urkilla SL enpresaren bulegora (Lugaritz pasealekua 21, Donostia) jo beharko da. Etxebiden izena emanda ez daudenek ere egin dezakete eskaera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!