Aurreko urteko Gazte Olinpiadetan izandako arrakasta ikusita, Psikokiller jolasa antolatu du Sutu Hernanik San Joanetarako. Datorren ostiralera arte eman ahal izango da izena ondorengo helbide elektronikoan: psikokillersutu@gmail.com. Emailean ondorengo datuak adierazi beharko dira: izen-abizenak, ezizena (izanez gero), habitata, aurpegiaren argazki bat (konplementuekin balio du).